XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zer moduz Sambo eta zu Kinbo? Zer berri? - Oso ongi nagusi - erantzun zioten biek batera.

- Ongi; bihar ikusiko dugu.

Orain beltz haietaz arduratu zaitezte: neska etxera, besteak beltz guztiekin batera. Ea azkar!.

Tom-ek Emelinaren nigarrak entzun zituen.

Gau ilunean neska gaztearen oihuak etxe barnean galdu ziren.

Kinbo-k eta Sanbo-k beste guztiak landaketako esklabuen egoitzetara * egoitza: cuartel bultzatu zituzten.

Hauek egur zaharrez eta bidoietako metalez eginak ziren eta ilaran jarririk kale antzeko zerbait osatzen zuten, etxe nagusitik zerbait aldenduak.

Osaba Tom-ek gutxienik ere etxola bat itxaro zuen gauero Idazti Sainduak irakur ahal izateko.

Baina begien aurrean ikusten zuena besterik zen, ez argi, ez ezer, ohearen ordez zakuzko lastai * lastai: estera bat lurrean.

Aterbe miserable haietako jendea orduan zetorren lanetik: arlote jantzitako gizon eta emakumeak, akituak, oinak arrastatzeko ere indarrik gabeak.

Esklabu taldeak ez zuen adorerik etorriberriez arduratzeko ere.

Euren artean entzun zitekeen gauza bakarra esku-errota èsku-errota: molino de mano batzu lortzeko egiten zuten eztabaida ahula zen afarirako taloak egiteko arto apur bat ehotzeko *eho: moler behar bait zituzten.

Egunsentitik ilunabarrera arte landan egoten ziren kotoin * kotoin: algodón biltzen uzta garaia bait zen (...).